top of page
Entradas destacadas

BI KURTSOETAKO BALORAZIO FINALA.

  • unaiar
  • 19 may 2017
  • 1 Min. de lectura

Lehenengo kurtsoa oso luzea egin zitzaidan eta hau aldiz, oso motza. Lehen urtea oso gogorra egin zitzaidan leku berri batean nengoelako eta ordu asko genituelako. Aldiz urte onetan hobeto pasa izan dut. Teknologia ikasgaia ez da izan ni uste nuen

bezalakoa. Denbora gehiena tailerretan pasako genuela uste nuen eta hori ordez, ez gara tailerrean ia egon eta gehienetan ordenagailuekin egon gara. Agian ordenagailuekin hainbeste egotea ez da izan ikasgai honek hori behar duelako, baizik eta gure irakaslearen estiloa hori delako. Nahiz eta egin ditugun lan gehienak ez zaidaten asko gustatu, nire ustez ordenagailua gehiegi erabili dugulako, azkenean asko ikasi egin dut. Beharbada gehiago ikasi egin dut informatikari buruz teknologiaz baino, baina azken finean, bi urte hauetan informatikari buruz ikasitakoa bizitzaren arlo guztietan balio izango dit, eta azkenean ikasteko aukera edozein izanda, ikasitako hau baliagarria izango zait. Noten atalean, aldaketa batzuk egingo nituen. Lan batzuetan ( infografietan edo protfolioan adibidez ) estetikari inportantzia gehiegi ematen zaidala uste dut. Hori ordez, lan horietan jartzen dugun informazioari emango nioke garrantzi maila hori. Konklusio bezala, nahiz eta ordenagailu gehiegi erabili ditugun, azkenean asko ikasi dudala uste dut , eta gainera irakaslea oso atsegina eta bere lanean bikaina iruditu zait ;)


 
 
 

Comments


Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
bottom of page